XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pierre MINJONNET-en alde

Jaun buruzagia.

Herria irakurtuz, iduri luke egiazki ez dela Eskual-herrian deputatu eskualdunik izaiten ahal, Errecart-ez kampo.

Aitortuko dautzut ez dutala nik Errecart hori izenez baizik ezagutzen; eta haren politikaz ez dut deus ere erranen letra huntan.

Jakin behar duzu halere, Garazi eta Baigorri choko huntan, nahiago ginukeela hainitzek eskualdun deputatua libro, eta ez bortchatua bertzek erran bezala boz-emaiterat, eta bertzek moldatu cheder plegatzerat.

Ez zaitzula iduri M.R.P. hortan deputatuak oro uztar pean direla, nahiz itzainak ez diren arrado heietarik ere?

Gure Pierre Minjonnet arras bertzela litake. Bere-ber litake nehoren manupenik gabe, bere adimenduaz juja, bere nahiz bota, eta ez bertzen ondotik herrestan.

Dioten den lichtan ez ditakela pasa. Hirugarrena delakotz erraiten dute hori. Bainan ez gira bortchatuak batere haren uzterat hirugarren lerro hortan.

Oraiko boz-emaiteko legeak bere alde tzarrak baditu: bederen lichtako izenak nahi bezala lerrokatzen ahal ditugu, BATTEKO bat ezarriz bertze deus ere gabe MINJONNET-en izenaren aintzinean lehen ezartzen dugu.

M.R.P. maite ez duten eskualdunek hola eman balezate boza.

1.- Pierre Minjonnet ene iduriko aise pasa laike. Eskual-herriaz balinbazira egiazki grinatua ez datazu letregno hau HERRIAN errefusatuko.

GRACHIEN